orekamenpe

Life is like riding a bicycle. To keep your balance you must keep moving.

ca-tsuka:

Hayao Miyazaki Tribute in 8-bit by whoispablo.

Plurabelle - Our Fires

Escarface - Two grannies decide to attack a bank to finance their trip to The Stool Museum

Life is Beautiful (3D Animated Short Film)

EQUATEUR // THE LAVA

The Kingdom of Dreams and Madness [Studio Ghibli Documentary] - ドキュメンタリー映画 [夢と狂気の王国]

Lelotuta

Bai, lelotuta nago. Badaramat 2 hilabete ezin egon batekin. Ia ezin dot lorik egin, Bartzelonako berua dela esan nezaket baina ez…. Barruko zerbait da… jota ahaztuta neukala. Usteot oindala 5~6 urte geroztik ez naizela berriz lelotu.

Beste hitz bat erabili nezake baina nahiagot, edo egokiagoa dirudit, lelotuta esatea. Ze berez, berriz be “ezinezko” batean arreta jarri dot. Ay… ezinezkoak. Hain dira bereziak ta erakargarriak. Beti pentsau dot holan izan beharko zela. Fruitu debekatuta. Norbait ikusten dozu… ezagutu… ta hara non, idealizatzen dozu. Kanpoko elementuak zure kontra jartzen dira baina azkenian lortzen dogu! Horixe da nire istorio idilikoa. Ta ideia horretatik ihes egitea lanpetsua da, batez ere hortik ez badozu irten nahi.

Ta zergaitik irten? zergaitik ez amets egin? noizbehinka bere lekura begiratzen gelditzen naz ea gure begiradak ustekabez elkar gurutzatzen diren. Baina ez, denbora pasatzen da ta beste gauzetan ari naizela jeiki egiten naz ta bapatean hor dakat, nire aurrean bere begiradaz. Bere begi argiak niri begira. Denbora tarte txiki batean gelditu egiten da. Geldirik gelditzen naz, galduta bere begiei begira… azken momentuan beste leku batera begiratzen dot bere sorginkeriaz ihesi. Bera zindoan lekura joaten da… ta ni neu berriz esertzen naz, ez dakidalako nora nindoan edo ze egin behar nuen.

Lagunak ahazteko esaten didate. Baina zergaitik ahaztu? Ez ditut hitzik aurkitzen zergaitik ez dodan ahaztu nahi azaltzeko. Alde batetik… bai, tristura sentitzen dot, ezintasuna, frustrazioa… baina bestaldetik, ilusioa, desioa, poztazuna inkluso! Ain da ederra ta buruargia, beharbada ez daki gauza danetaz baina bai berari axola zaizkionak, oso gainera.

Berriketa gutxiko pertsona da, nahiko serio. Baina irrifarrea ikusten zaionean eguna argitzen dau. Begitxoak txikitzen zaizkio ta xalotasun aurpegitxoa jartzen dau. Lasai ikusten jako ta pozik, ta ez dakizun modu batean kutsatzen zaitu. Nahiko nuke irrifar hori mantentzea… betiko.

Ta saiatzen nahiz, kriston tontakeriak egiten ditut ta ez ni bakarrik, nire ingurukoak tartean sartzen ditut.

Badakit gehixau hurbiltzen banaz erretzeko arriskua dakadala. Beste behin gertau zitzaidan moduan. Ta min hori gogoratzen dot. Kriston lotura daukazun pertsonarekiko apurtzen denean. Hutsik gelditzen zare, ezin arnasa hartu, buruari mila buelta, bakarrik… beldurra diot horri, baina oraindik ez naz puntu horretara heldu, ta ez dot uste helduko naizenik, edo bai?

Bai, lelotuta nago ta ezinezkoak maite ditut.

Ultralite Powered by Tumblr | Designed by:Doinwork